Genius, jatorrizko hizkuntza ez den hizketaren ahozko ebaluazioa
Tresna multzo bat garatzen ari dira, ikastetxeek ahozko ebaluazio-prozesuak automatizatzeko aukera izan dezaten, hizkuntzaren teknologiak txertatuta.
10.12.2021
MONDRAGON LINGUA, ADDITU, VICOMTECH eta ISEA industria-ikerketa bat egiten ari dira, ikastetxeei ahozko ebaluazio-prozesuak automatizatzeko aukera emango dien tresna-multzo bat lortzeko, hizkuntza teknologiak erabiliz. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Hazitek programaren bidez finantzatzen ari da.
Lehenengo urtean, Geniusen aurretiazko diseinua egin zen: i) ebaluazio automatikoa egiteko eta ebaluatu beharreko ezaugarriak identifikatzeko prozesua, ii) tresnaren zehaztapen teknikoak eta funtzionaltasunak, eta iii) soluzioaren arkitektura. Hizketa ebaluatzeko 500 ariketaren datu-basea lortu zen.
Bestalde, bigarren fasearen ardatza bildutako korpusa normalizatzea izan da, proiektuaren helburu den eta jatorrizko hizkuntza ez den hizketaren ahozko ebaluazio automatikoaren teknologia entrenatzeko erabili ahal izateko. Honek ahoskerarekin lotutako ezaugarrien analisia, prosodia eta jatorrizko hizkuntzako lokuzioen edukiaren ezagutza suposatzen du.
Azkenik, hirugarren urte honetan, puntuazio-eredu automatikoa ezartzea espero da, Geniusek lokuzioak ebaluatzeko metrikak sor ditzan, aurreko fasean garatutako hizketa prozesatzeko algoritmoek ateratako ezaugarrietan oinarrituta. Gainera, sortutako puntuazioek Mondragon Linguako irakasle adituek egindako giza ebaluazioekin zuzeneko lotura dutela egiaztatuko da.
Osagai teknologiko guztiak garatu ondoren, web-aplikazio gisa integratuko dira, ikasleek, enpresek eta/edo administrazio interesdunek ahozko ebaluazio automatikoak egin ditzaten. Erabiltzaileek Genius sistemaren errendimendua eta onarpena ebaluatzeko, frogak egingo dira konpetentzia-maila desberdinetako ikasle-multzo kontrolatu batekin.