Vicomtech Zentroak datozen 4 urteetan indarrean egongo den Berdintasun Plana berritu du
Zentroak berdintasun-plana berritu du, aurrekoarekin alderatuta kontinuista dena. Honek Aurrera pauso bat suposatzen du aukera-berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko eta bermatzeko.
20.12.2021
Vicomtech Zentroak, hasieratik, aniztasunaren aldeko apustua egin du bere antolaketan, eta ez du inolako inguruabar pertsonalek (arraza, generoa, adina edo beste edozein) bereizkeriazko eta bestelako jokabiderik ezartzen.
Zentroak berdintasun-plana berritu du, aurrekoarekin alderatuta kontinuista dena. Honek Aurrera pauso bat suposatzen du aukera-berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko eta bermatzeko.
Zentroa erabateko berdintasunarekin konprometituta dago, eta giza baliabideen politika pertsonen garapenean oinarritzen da, haien generoa kontutan hartu gabe. Berdintasun Batzordeak, irizpide horien aplikazioa zaintzen duen eta parekotasun-irizpideak betetzen dituen organoak, planaren buru izaten jarraituko du, eta ezarritako neurriak gauzatzen direla bermatuko du. Honetaz gain, berdintasunaren arloko elkarrizketarako eta komunikaziorako espazio erraza eskaintzen du, proposamen eta ekimen berriak etengabe hobetzeko, balioesteko eta inplementatzeko aukera ematen duena.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu honekin batera doan Vicomtech-en Berdintasun Plana.
Lotutako informazioa deskargatzea: GenderEqualityPlan_Signed.pdf - PDF 0.576 MB /